Pedro Maria Unanue

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Txantiloi:Banner Pedro María Unanue Iramategi XIX. mendeko kantari tenor bizkaitar bat izan zen; 1814. urteko abuztuaren 15ean jaio zen, Ondarroan, eta 1846. urteko urtarrilaren 3an hil zen Triesten, Italian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro María Unanuek bere musika ikasketak J. Reart musikariarekin burutu zituen Espainiako kapitalean, Madrilen. 1836. urtean bere lehendabiziko aurkezpena egin zuen Madrilen Vincenzo Bellini musikagile italiarraren Norma opera kantatuz.

Gazterik hil zenez, zehazki 31. urterekin, bere ibilbide profesionalak hamar urteko iraupena izan zuen, hala ere, Europa osoan eman zen ezagutzera eta ospetsu bilakatu zen. Hamar urte horietan Madril, Sevilla, Malaga, Granada, Cadiz, San Petersburgo, Bergamo eta Triesteko antzokietan abestu zuen.

Unanue tenor erromantikoa eta sutsua zen, eta, besteak beste, Rossini, Bellini, Donizetti, Eslaba eta Verdi musikagileen kantari bikaina izan zen. Horretaz gain, Rubini y Paulina Viardot operako abeslariekin abestu zuen.

Euskal tenorraren irudia indartu eta berreskuratzeko helburuarekin Ondarroako Unanue Fundazioa izeneko erakundea sortu zen.

Bere etxeko eraikinean jarritako plaka

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere jaioterrian, Ondarroan, bera bizi zen eraikuntzan tenorra omentzeko plaka bat jarri zuten.
  • Herriko musika eskolaren izenak tenorraren izena darama: Unanue Udal Musika Eskola.