Perimetro

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Perimetroa bi dimentsioko irudi geometriko lau bat mugatzen duen lerroa da, bai eta lerro horren luzera ere. Horrela, poligono baten perimetroa bere alde guztien luzeren batuketa da. Zirkulu baten kasuan, perimetroari zirkunferentzia deitzen diogu. P da perimetroa adierazten duen ikurra.

Lauki honen alde guztien batuketa 8 da. Beraz, P=8.

Mundu errealeko objektuek ere izaten dute perimetroa. Adibidez, futbol zelai batek 100 metro baditu luzean eta 75 zabalean, orduan haren perimetroa 350 m da (100+75+100+75).

Bestalde, perimetro hitza matematikatik kanpo ere erabiltzen da; adibidez, eremu baten perimetroa aipatzen denean, eremu horren mugak adierazten dira. Segurtasun-perimetroa aipatzen da, esate baterako, poliziak edo armadak kontrolatzen duen eremu bat, eta esan nahi du inor ezin dela eremu horretara sartu baimenik gabe. Eremu bat hesi batez mugatzen denean, hesi perimetrala deitzen zaio, perimetroa markatzen duelako.