Piemonte

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Piemonteren kokapena Italia barruan eta eskualdeko probintziak.

Piemonte Europako, eta, zehazkiago, Italia iparraldeko eskualde bat da. Hiriburua Turin da. Frantzia eta Suitzarekin ditu mugak, eta, Italia barruan, Aostako Harana (Valle d'Aosta), Lombardia, Liguria eta Emilia-Romagna izeneko eskualdeekin.

2017ko datuen arabera, 4,3 milioi biztanle inguru ditu.

Turin hiri-metropoliaz gain, bost probintziaz osatuta dago:

Oso lurralde menditsua da, zatirik handienean, Alpeetan kokatuta dagoelako. Mendirik garaienak Monte Rosa (4634 m) eta Gran Paradiso (4061 m) dira, eskualdearen iparraldean. Hegoaldean, lurraldeak muinoak edo mendi txikiagoak dira nagusi. Bi laku edo aintzira garrantzitsu daude: Lago Maggiore eta Lago d'Orta.