Planeta

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Eguzki-sistemako planetak: (1) Merkurio. (2) Artizarra. (3) Lurra. (4) Marte. (5) Jupiter. (6) Saturno. (7) Urano. (8) Neptuno.

Planeta zeruko gorputz bat da, honako ezaugarri hauek dituena:

  • Izar baten inguruan mugitzen da.
  • Masa nahikoa du, eta bere grabitateak objektu ia esferiko bihurtzen du.
  • Ez dute berezko argirik, eta izarrek igorritako argiagatik ikus ditzakegu.

Eguzki-sistemak zortzi planeta ditu: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Pluton planetatzat hartzen zen 2006. urtera arte. Orduan, planeta nano izatera pasatu zen, Zeres eta Eris-ekin batera.

Exoplaneta deitzen zaie Eguzkia ez den beste izarren inguruan dabiltzan planetei.

"Planeta" hitza latinetik dator, eta honek grezierako πλανήτης planētēs("alderrai") eta planaö-tik ("ni alderrai nabil"). Hortaz, planeta hitzak astro ibiltaria esan nahi du, espazioan mugitzen direlako.


Eguzki-Sistemako planeten sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-Sistemako planetak haien egituraren arabera sailkatzen dira: planeta lurtarrak edo planeta telurikoak deitzen zaie solidoak badira, eta planeta jobianoak deitzen zaie gasez osatutakoei.

  • Planeta lurtarrak edo telurikoak: planeta txikiak dira, gainazal harritsu eta solidoa dute bai eta dentsitatea handia ere. Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira. Planeta lurtarrei barne-planeta ere deritze Eguzkitik Asteroide-gerrikoa baino gertuago daudelako.
  • Planeta jobianoak: planeta erraldoiak dira, batez ere gaseosoak eta dentsitate txikikoak. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno dira. Planeta jobianoei kanpo-planeta ere deritze Eguzkitik Asteroide-gerrikoa baino urrutiago daudelako.