Planeta nano

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Pluton planeta nanoa.

Planeta nanoak eguzki-sisteman dauden gorputz astronomiko batzuk dira, forma ia esferikoa dutenak eta masa nahikoa dutenak orbita egonkor batean egoteko, baina planeta-maila izatera iristen ez direnak, hainbat material solido nahiz gaseosoz inguratuta daudelako. Dena den, planeta nanoak ez dira beste planeta edo gorputz bateko sateliteak.

Planeta nanoen definizioa eta sailkapena bera ere 2006an erabaki zuen Nazioarteko Astronomia Elkarteak. Ordura arte, adibidez, Plutono gure eguzki-sistemako bederatzigarren planetatzat hartuta zegoen, nahiz astronomo guztiak ez zeuden sailkapen horrekin ados.

Oraingoz, eta 2008tik aurrera, bost dira planeta nanotzat hartuta dauden gorputz espazialak: Eris, Pluton, Makemake, Haumea eta Zeres. Hala ere, eguzki-sisteman planeta nano izena jasoko luketen beste gorputz asko daudela ziurtzat jotzen da.