Polen

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Erle bat ekilore batean polena hartzen.

Polen edo lore-hautsa ale txiki-txikiz osatutako hauts berezia da. Ale horietako bakoitzak zelula ar bat dauka barruan, eta zelula ar horrek espezie bereko beste landare bateko obulu bat ernalduko du (zelula emea, alegia).
Polena loreen estamineetan sortzen da, bai eta zuhaitzetako gerbatan ere.
Polen-ale bat pistiloko estigman kokatzen denean, bertako obulua ernaldu egiten da, eta bertatik, gero, fruitua sortzen da.
Normalean, landare desberdinetakoak izaten dira estaminea eta pistiloa; oso gutxitan ernaltzen du polenak dagoen landarea bera.
Polena eta obulua elkartzeko prozesuari polinizazioa deitzen zaio, eta, hori gertatzeko, haizea, ura edo intsektuak behar izaten dira.