Poligono

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Geometrian, Poligonoa irudi geometriko lau bat da, lerro hautsi edo poligonal itxi batez osatua. Lerro bat poligonala edo hautsia dela esaten da hainbat atalez osatuta dagoenean. Poligono batean, atal horietako bakoitzari aldea deitzen zaio, eta bi alde elkartzen diren puntuari erpin. Poligonoaren barruko aldetik begiratuta, erpinek angeluak osatzen dituzte.

Lerro hautsi edo poligonal hau irekia da eta ez du osatzen poligonoa.
Lerro hautsi edo poligonal hau itxita dago eta poligonoa osatzen du; A hizkiaz daudenak erpinak dira.

Poligonoak dituen alde eta angelu kopuruaren arabera, izen jakin bat jasotzen dute:

Hamahiru alde eta angelu baino gehiagokoei ez zaie izen berezirik ematen; hainbat aldeko poligonoa deitzen zaie.

Poligonoak erregularrak eta irregularrak izan daitezke:

  • Erregularrak: haren aldeek luzera berbera dutenean eta angeluak ere berdinak direnean.
  • Irregularrak: haren aldeek luzera desberdina dutenean eta angeluak desberdinak direnean.