Vikidiatik

Ponpeia

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ponpeiako irudi zahar bat.

Ponpeia Italiako hiri bat da, Napolitik hurbil dagoena, Campania izeneko eskualdean. Vesuvio sumenditik hamar kilometro ingurura dago. Azken erroldako (2016ko) datuen arabera, 25.000 biztanletik gora ditu.

Ponpeia hiri erromatar zaharraren hondakin arkeologikoa daude bertan; berau gure aroko 79. urtean suntsituta geratu zen, Vesuvio sumendiaren erupzio baten ondorioz. Biztanle asko hil ziren erupzioaren eraginez, eta haietako askoren gorpuen igeltsuzko kalkoak ikus daitezke orain; izan ere, errautsek eta material bolkanikoek osorik estali zuten hiri zaharra, eta horri esker kontserbatu ahal izan da nahiko modu onean. Hiriko kaleak, hainbat tenplu eta etxe, anfiteatroa eta beste leku asko ikus daitezke.

Biztanleen gorpuen kalkoak.

Gaur egun, Italiako leku turistikorik ezagunenetako bat da: urtero, 5 milioi bisitari baino gehiago joaten dira Ponpeia zaharra bisitatzera.