Vikidiatik

Portuges

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Portugesa hitz egiten den eremua berdez margotuta dago.

Portugesa jatorriz Portugalen hitz egiten den hizkuntza da, baina gaur egun Amerikako, Afrikako eta Asiako hainbat herrialdetan ere hitz egiten da. Guztira 260 milioi pertsonak hitz egiten dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugesa latinetik etorritako hizkuntza da, gaztelania, frantsesa, katalana eta beste batzuk bezala. Erdi Aroan Portugalez gain, Galizian ere hitz egiten zen; baina, denbora pasatu ahala, bi hizkuntzak bananduz joan ziren. Hala ere, galiziera eta portugesa oraindik oso antzekoak dira.

XV. mendean, Portugalek koloniak ezarri zituen Afrikako kostaldean eta Asiako toki batzuetan. Gaur egun oraindik hitz egiten da portugesez toki horietan. XVI. mendean, Portugalek Hego Amerikako zati handi bat eskuratu zuen eta Brasil izena ezarri zion. Gaur egun,portuges-hiztun kopururik handiena Brasilen dago, hain zuzen ere. Brasildarrak 200 milioi biztanle dira.

Portugesaren hedadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen portugesez hitz egiten den herrialdeen zerrenda:

Kontinentea Herrialdeak
Europa Portugal
Amerika Brasil
Afrika Angola, Cabo Verde, Ginea Bissau, Mozambike eta Sao Tome eta Principe
Asia India (Goa hirian), Txina (Macau hirian) eta Ekialdeko Timor

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz Portugesez
Kaixo Ola
Ongi etorri Bem vindo
Eskerrik asko Obrigado/a
Agur Adeus

Entzun portuges pixka bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo honetan, Brasilgo portugesa entzun dezakezu:

Brasilgo portugesa.