Pradoko Museoa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Pradoko Museoko hegal nagusia.

Pradoko Museoa (gaztelaniaz, Museo del Prado) Espainiako museorik garrantzitsuenetarikoa da. Madrilen dago eta batez ere pintura edo margolanak ditu ikusgai.
XII. mendetik XIX. mendera arteko artelanak daude bertan, historiako margolaririk ospetsuenek eginak: Rubens, El Greco, Goya, Velázquez...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Karlos I. erregearen garaian, artelanen bilduma bat sortzeko ideiak indarra hartu zuen. Geroago, Felipe II. eta Felipe IV. erregeek asko zabaldu zuten bilduma. XIX. mendean, Fernando VII. erregeak Espainiako monarkiarenak ziren artelanak eraikin bakar batean biltzea erabaki zen. Horrela, errege horrek berak XVIII. mendeko eraikin bat berreraikitzeko agindua eman zuen, eta, azkenik, 1819an inauguratu zuten Museoa, Museo Real de pinturas izenarekin.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pradoko Museoak hainbat bilduma ditu:

  • Espainiako pintura.
  • Italiako pintura (XIV-XVII. mendeak).
  • Flandria eta Herbehereetako margolariak (XV-XVI. mendeak).
  • Frantziako pintura (XVII-XVIII. mendeak).
  • Alemaniako margolariak (XV-XVIII. mendeak).
  • Ingalaterrako pintura.
  • Eskultura.
  • Grabatuak.


Artelan ezagun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]