Pubertaro

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Pubertaroa bizitzaren aldi bat da, non giza gorputzak heldutasun sexuala eta ugaltzeko ahalmena lortzen dituen. Nesketan lehen hilekoarekin hasten da, eta mutiletan pubiseko ileen agerpenarekin.

Aro honetan, sekulako eraldaketa izaten du gorputz osoak. Aldaketa psikologiko eta emozionalak ere gertatzen dira nerabezaroan. Pubertaroa da lehenengo etapa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro honen ezaugarririk garrantzitsuenak hauek dira:

  • Gorputzaren hazte azeleratua, bat-bateko luzatzea. Hazte-abiaduraren bat-bateko aldaketa da, bi sexuetan desberdina dena. Mutiletan behin pubertaroa hastean gertatzen da. Nesketan lehenago gertatzen da, bigarren mailako sexu-ezaugarriak agertzearekin batera. Esan behar da gorputz batetik bestera desberdintasun handiak daudela, luzatzearen hasiera eta iraupena direla eta, baita erabat osasuntsu dauden umeen artean ere. Askotan, gurasoek eta nerabeek ez dute hori kontuan hartzen, eta etengabe besteekin konparatzen egoteak antsietatea sor dezake. Mutilen kasuan, bat-batean luzatze hori 9 urterekin gerta daiteke; batzuk, hala ere, 15 urterekin hasiko dira bat-batean luzatzen. Prozesu hori, nesken kasuan 7 edo 8 urterekin has daiteke, edo 12, 13, edo baita 14 urterarte atzeratu.
  • Aldaketak giza gorputza osatzen duten ehunetan. Mutiletan muskulu-masa garatzen da eta nesketan lipido kantitate gehiago metatzen da.