Vikidiatik

Rea (satelitea)

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Rea satelitearen irudia.

Rea Saturno planetaren inguruan biraka ari den satelite bat da. Saturnoren bigarren satelite handiena da Titanen ondoren.

Harrizko nukleo bat du eta gainean izotzezko geruza sendoa. Oso hotza da, egunez -174 °C eta gauez -220 °C tenperaturak ditu. Krater asko ditu azalean.

Giovanni Cassini italiarrak aurkitu zuen 1672 urtean. Rea izena eman zion, Rea Saturno jainkoaren emaztea delako antzinako Erromako mitologian.