Romeo eta Julieta

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Romeo eta Julieta, Francesco Hayez margolariaren lan batean (1823).

Romeo eta Julieta William Shakespeare idazleak idatzitako antzezlan baten izenburua da. Romeo and Juliet du jatorrizko izenburua.
Segur aski, 1591 eta 1595 urteen artean idatzi zuen Shakespearek antzezlan hori.
Antzezlanak bi gazteren arteko maitasun-istorioa kontatzen du. Bi gazte horien familiak elkarren etsai ziren, eta ez zuten gazteen arteko maitasuna begi onez ikusten. Azkenean, Romeo eta Julieta hil egiten dira, eta euren familiek bakeak egiten dituzte.