Vikidiatik

San Frantzisko (Kalifornia)

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ezkerrean Ozeano Barea eta eskuman San Frantziskoko badia. Bien arteko elkargunean San Frantzisko hiria kokatzen da.

San Frantzisko Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da, oso ezaguna gainera. Kalifornia izeneko estatuan dago Los Angelesekin batera. 2017ko datuen arabera 884.363 biztanle ditu, baina inguruko hiriak batera hartuta ia 5 milioi pertsona bizi dira San Frantziskoren eremuan.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldean kokaturik dago. Hiriaren alde batean Ozeano Barea dago eta bestean San Frantziskoko badia. Biak elkartzen diren tokian Golden Gate zubi ospetsua dago. Hiriaren aurrean Alcatraz uhartea dago. Bertako kartzela munduko ezagunenetako bat da, zinearen eraginez.

Uda bero eta lehorrak ditu eta negu hotz eta euritsuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Frantzisko espainiarrek sortu zuten 1776 urtean. XIX mendean asko handitu zen, urre bilatzaileak etorri zirelako.

1906 urtean lurrikara handi bat izan zen. Hiria erabat suntsitu zen eta 3.000 pertsona hil ziren. 1967ko udan jaialdi hippy ospetsu bat ospatu zen.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]