Vikidiatik

Sao Tome

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Sao Tome hirigunea.

Sao Tome Erdialdeko Afrikako hiri bat da, Sao Tome eta Principe estatuko hiriburua eta bertako hiririk handiena. 2018ko erroldaren arabera, 72.000 biztanle inguru ditu. Hiriak estatu osoko biztanleriaren herena (hirutik bat) du.

Geografiari begiratzen badiogu, hiria Ozeano Atlantikoan dagoen Sao Tomé izeneko uharte batean dago, Ekuatoreko marran bertan, Gineako golkoan.

Bertako klima sabanako klima tropikala da; urtaro euritsua nahiko luzea da, eta urtaro lehorra, berriz, motza. Bertako urteko eguneko batez besteko tenperatura 25,6 °C-koa da, eta urtean 884 milimetro prezipitazio egin ohi ditu. Hilabeterik euritsuenak urritik maiatzera bitartekoak dira.

Ekonomiaren aldetik, kakaoaren esportazioa eta arrantza dira jarduerarik garrantzitsuenak.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriburua dagoen uhartea 1469 eta 1471 artean deskubritu zuten portugaldarrek. Harez geroztik, hiria hazi eta hazi egin zen. Historian, denbora gehienean portugaldarren esku egon da, eta horregatik portugesa da hiriko eta herrialde honetako hizkuntza; baina zenbait urtez, hiria frantziarren eta holandarren mende ere egon zen. 1975ean, Sao Tome eta Principe estatu bilakatu ondoren, bertako hiriburu bihurtu zen 1852an.

Bertako biztanleria etengabe hazten joan da. 1900an, hiriak 42.000 biztanle zituen, 2000an ia 50.000; eta azken hamarkadan, beste hazkunde garrantzitsu bat izan du, ia 72.000 biztanle izateraino.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku ikusgarrienak hiriko katedrala, Doneztebe museo-gaztelua (São Sebastião) eta arkitektura koloniala erakusten duten eraikinak dira.