Vikidiatik

Seattle

Nabigaziora joan Bilaketara joan

Seattle Ipar Amerikan, AEBtako mendebaldeko kostaldean, dagoen hiri bat da. Washington izeneko estatuko hiriburua da. 2010eko datuen arabera, 608.660 biztanle ditu, nahiz eta, gaur egun 724.745 biztanle dituela uste den. Hiriak 369,2 kilometro koadro ditu.

Seattle zerutik ikusita.

Bertako klima uda beroko klima mediterraneo izenekoa da. Urteko batez besteko tenperatura 11,4ºC-koa da eta prezipitazio kopurua, berriz, 952,2 milimetrokoa.

Seattle geroz eta multikulturalagoa bihurtzen ari da. 2010eko erroldaren arabera, %69,5 pertsona zuriak dira, %13,8 asiarrak, %7,9 beltzak eta afrikar jatorrikoak eta %6,6 hispaniarrak. Aborigenak %1,2 inguru dira.

Hirian dagoen tokian, orain dela 4.000 urteko gizakiaren aztarnak aurkitu dira. 1850 inguru arte, aborigenak bakarrik bizi ziren, nahiz eta, europarrak esplorazioetan iritsi izan ziren. 1852-1853an, hirigunea garatzen hasi zen. Urregintzak, Lehen Mundu Gerrak eta Depresio Handiak eragin handia izan zuten hirian XX. mendean zehar. Bigarren Mundu Gerratik aurrera, softwarea eta aeronautika hiriaren ikur bihurtu dira.

Seattleko ekonomia nagusienak industria eta internet eta teknologiaren loturako enpresak dira. adibidez, Amazon, Microsoft eta Nintendo of America enpresek dute beren egoitza nagusia hiri honetan.