Vikidiatik

Sirius

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Sirius berez bi izar dira. Hemen errekreazio bat ikus daiteke.

Sirius izar zuri bat da, Canis Maiorraren Alfa izenaz ere ezaguna. Lurretik ikusita, gaueko zeruko izarrik distiratsuena da, Canis Maior konstelazioan kokatua. Gure planetatik nahiko gertu dago: 8,7 argi-urtera. Izar hau, izatez, elkarrekin doazen bi izar dira, grabitate indarragatik lotuak; horregatik Sirius A eta Sirius B esaten zaie. Sirius A gure eguzkia baino 3,5 aldiz handiagoa dela uste da.

Sirius Hubble teleskopiotik hartuta. Bi izarrak ikusten dira, Sirius B behean, ezkerrean.
Sirius eta Eguzkiaren arteko konparazioa.

Sirius kultura desberdinetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirius hain errez ikustearen ondorioz, eragin handia izan du Lurreko hainbat kulturatan. Adibidez, Sirius B izarra, Afrikako dogon herriak ezaguna zuen, zientzialariek 1844an "aurkitu" aurretik. Maiar egutegian, urtea uztailaren 26an hasten da; egun horretan, Eguzkiak eta Siriusek aldi berean argitzen dute. Antzinako Egipton ere oso ondo ezagutzen zuten.

Gaur egungo kulturan ere badu garrantzia Siriusek; literaturan eta zineman askotan aipatzen da. Adibidez, Joanne Kathleen Rowling idazleak, Harry Potterren liburuetako pertsonaietako bati "Sirius Black" (Sirius Beltza) izena eman zion.