Sukar

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
37 ºC, tenperatura normala. 38 ºC, sukarra.

Sukarra gorputzaren tenperatura igotzean sortzen da; gehienetan, infekzio baten ondorioz. Hain zuzen ere, gaixotasun infekzioso bat izatean, sintomen artean aurrenetakoa sukarra izaten da.

Gizakion tenperatura normala 37 ºC-koa da. Sukarra izatean, tenperatura hori igo egiten da.

Zergatik?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntzak honela azaltzen du sukarraren funtzioa: mikrobio asko (zenbait bakterio eta birus, eta, bereziki, sudurrean eta eztarrian erasotzen diguten birusak) gutxiago ugaltzen dira tenperatura igotzen denean. Hortaz, sukarrak mikrobioak ez ugaltzeko gure gorputzak duen defentsa mekanismoa da.

Nola?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure burmuinak kontrolatzen du gorputzeko tenperatura; infekzio bat gertatzen denean, birusek eta bakterioek substantzia batzuk askatzen dituzte, burmuinera iristen direnak eta tenperaturaren igoera eragiten dutenak. Gainera, gure immunitate-sistemaren zelula batzuek ere, mikrobio gaiztoen aurka borrokatzen dutenak, sukarra eragiten duten substantziak ere bidaltzen dizkiote burmuinari.

Sukarraren arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukarra oso handia denean (40 eta 42 ºC bitartean) arriskutsua izan daiteke: alterazioak eragin ditzake gure burmuinean eta konbultsioak, koma eta heriotza ere eragin ditzake. Horregatik, sukarra kontrolpean edukitzea komeni da; horretarako, parazetamol izeneko botika har daiteke.


Wikibar.png
Blank user.svg BA AL ZENEKIEN?

Sukarrari lagundu ahal zaio!

Katarroa edo eztarriko mina eragiten duten birus gehienak beroarekiko sentiberak dira. Katarroa dugunean, lurrun beroak arnas ditzakegu, birus horietako batzuk hiltzeko eta gure sudurra zabaltzen laguntzeko. Badira botikak ere sukarra gutxitu eta infekzioaren eraginak arintzeko, baina medikuari edo botikariari galdetu behar diogu beti!