Tamesis

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Tamesis ibaiaren panorama.
Tamesis ibaiaren mapa.

Tamesis ibaia (ingelesez Thames) Erresuma Batuko ibai handi bat da, Ingalaterrako hegoaldea zeharkatzen duena. Londrestik pasatzen da, Erresuma Batuko hiriburutik, alegia, bai eta Oxfordetik ere. Kemble izeneko herriaren ondoan du sorlekua, Cotswold Hillsche deritzan mendilerroan. Guztira, 346 kilometro ditu eta Ipar Itsasora isurtzen ditu bere urak. Haren arro inguruan 15 milioi lagun bizi dira.