Vikidiatik

Thimphu

Nabigaziora joan Bilaketara joan

Thimphu Asian, Himalaian dagoen hiri bat da, Bhutan izeneko herrialdeko hiriburua eta hiririk handiena. 2015eko datuen arabera, 104.000 biztanle ditu. 2.320 metroko altueran dago, eta nahiko hiriburu berria da, 1961ean izendatua; aurretik, inguru horretan herrixka batzuk besterik ez zegoen. Thimphu semafororik ez duen munduko hiriburu bakarra da.

Bhutan mendeetan oso herri itxia izan da, baina XX. mendearen azkeneko urteetan aldaketa asko ezagutu zituen. Herrialdearen gobernu-mota monarkia zen eta erregearen boterea Europako Feudalismoaren garaikoaren antzekoa zen. Baina azkeneko erregeek legeak aldatu dituzte eta poliki-poliki Bhutan ireki egin da. 1971an Nazio Batuetan sartu zen eta geroztik Thimphu asko handitu da. Gaur egun hango sistema politikoa monarkia demokratikoa da. Dena dela, oso herri bitxia da. Esaterako, beste herrientzat ekonomia garrantzitsuena bada ere, Bhutango jendearentzat zoriontasuna da nagusia.

Nahiz eta hiriburu modernoa izan, Tibeteko etxeen itxura ondo gorde du eta hiria basoz inguratuta dago.

Monumentu batzuk badaude. Ziur aski ezagunena Gobernuaren egoitza den Tashichho Dzong, XVII. mendeko monasterio budista da.

Tashichho Dzong monasterioa.