Tokio

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Tokioko etxe-orratzak eta, atzean, Fuji mendia.

Tokio Asiako hiri bat eta Japoniako hiriburua da. Munduan biztanle gehien dituen hiria da: 38 milioi pertsona bizi dira han, hain zuzen ere.

Tokio Japoniako zentro politiko, ekonomiko eta kulturala da. Herrialdeko beste hirietan baino komunikabide-egoitza, finantza-instituzio, unibertsitate, ikastegi, museo, antzoki eta komertzio-gune gehiago dago.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedadurari dagokionez, hiriak 2.187,08 km² ditu. Hirian zehar mugitzeko, tokiotarrek metroa eta trena erabiltzen dituzte. Gainera, Tokion bi aireportu ere badaude: Haneda eta Narita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokio hasieran Edo izeneko arrantzale herri txikia zen. 1457 urtean Ota Dokan samuraiak Edo Gaztelua eraiki zuen eta ordutik aurrera handitzen hasi zen. 1866 urtean Japoniako hiriburua bihrutu zen eta izena aldatu zuen. Tokio izenak "ekialdeko hiria" esan nahi du.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka-arteak dira jarraitzaile gehien dituzten kirolak. Beisbolak eta futbolak ere indar handia dute.

Tokion bi aldiz antolatuko dira Olinpiadak, lehenengoa 1964. urtean eta bigarrena 2020. urtean.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kōkyo, jauregi inperiala
  • Sensō-ji tenplua
  • Ueno parkea
  • Tokyo Skytree
  • Akihabara auzo elektronikoa

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikibar.png
Blank user.svg BA AL ZENEKIEN?

Tokiotarrei katuak eta txakurrak gustatzen zaizkien arren, etxe txikietan bizi dira haietako asko, eta ez dute maskota izateko aukerarik. Horregatik, taberna batzuetan katuak eta txakurrak egoten dira, bezeroek laztan ditzaten.