Toponimia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Errepideetako errotuluetan ikus dezakegu toponimia.

Toponimia eremu geografiko bateko lekuen izenen forma, jatorria eta etimologia (esanahia) aztertzen dituen adarra da, eta, hedapenez, leku-izen horien multzoa, eta multzo hori jasotzen duen liburua ere.
Toponimiak oso informazio baliagarria ematen digu antzina leku batean zer hizkuntza erabiltzen zuen jakiteko, paisaiak nolakoak ziren jakiteko, herritarren ohiturak zein ziren jakiteko eta abar.
Toponimia onomastika deitzen den zientziaren adar bat da. Onomastikak izen propioak aztertzen ditu, bai pertsonenak, bai lekuenak eta baita bestelako izaki bizidunen izenak ere. Bere aldetik, onomastika hizkuntzalaritzaren adar bat da.