Tragedia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Shakespeare idazlearen Hamlet tragediako antzezpen bateko argazkia, 1899koa.

Tragedia antzerki mota edo generoetako bat da, Antzinako Greziatik datorrena, baina literaturaren eta zinemaren generoa ere bada. Protagonistaren zoritxarren bat kontatzen du: horixe da haren ezaugarri nagusia. Tragedien pertsonaiek gizakien balio eta akatsak irudikatzen edo sinbolizatzen dituzte.

Antzinako Greziako tragedietan, pertsonaia nagusia heroi bat izaten zen, halabeharrak bultzatuta gertaera ikaragarri eta penagarriak jasaten zituena. Tragediek zorigaiztoko amaiera izaten dute; askotan, protagonistaren heriotza.

Tragediaren kontrako generoa komedia da.