Trakea

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gizaki baten birikak.

Trakea edo zintzur-hestea airea biriketara eramaten duen hodia da. Laringetik bronkioetara doa eta kartilagoz osatuta dago; eraztun itxurako 15-20 kartilago zati ditu. Horregatik, nahiko malgua da, ez da gogorra; eta arnasa hartzen dugunean luzatu eta zabaldu egiten da.

Laringearen beheko muturretik beherantz luzatzen da, hestegorriaren aurreko aldetik; gero, bi bronkio nagusitan banatzen da.

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luzera: 10-16 cm.
  • Diametroa: 2,1 eta 2,7 cm bitarte.