Translazio-higidura

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen translazio-higiduraren eskema.

Translazio-higidura Lurraren mugimendu bat da, non orbita batean biratzen den Eguzkiaren inguruan. Higidura hori 365 egun eta 6 ordutan gertatzen da. 6 ordu horiek pilatu egiten dira urtero, eta, 4 urte igarota, 24 ordu bihurtzen dira; hau da, egun bat. Lau urtez behin, 366 egun dituen urte bat egoten da, bisurtea deritzona.

Higidura honen zergatia grabitatearen eragina da, eta hainbat aldaketa eragiten ditu, eguna bezala, denboraren neurketa ahalbidetzen dutenak.

Higidura 930 milioi kilometroko ibilbide eliptikoa da, eta Eguzkiarekiko distantzia 150 milioi kilometrokoa edo 1 UAkoa da batezbeste, (UA = Unitate astronomikoa: 149.675.000 km). Beraz, Lurra 106.200 km/h batezbesteko abiaduran mugitzen da (29,5 km/s).

Lurra ez da modu perpendikularrean biratzen, 23’5° inguruko angelu bat osatzen baitu ekliptikari dagokionez. Inklinazio horrek etengabeko argitasuneko edo etengabeko iluntasuneko hainbat hilabete irauten duten bi denboraldi eragiten ditu polo geografikoetan. Gainera, urtaroak existitzearen arrazoia da, eguzki-izpiak Lurrera heltzen diren perpendikulartasunetik eratorriak direnak.

Neguan, izpiak zeiharka heltzen dira Ipar hemisferiora eta gutxi berotzen dute; bien bitartean, uda izaten da Hego hemisferioan: izpiak perpendikularki heltzen dira eta asko berotzen dute.