Txakur

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Txakurra

Txakurra otsoaren familiako animalia Txikipedia:Ugaztun bat da, baina etxekotua (hau da, etxeko animalia bihurtua), eta gizakiaren lagunik onena dela ere esaten da. Txakurra konpainia egiteko ez ezik, beste lan batzuetarako ere erabiltzen da (ehiza, artzaintza, kirola, pertsona itsuak laguntzeko...).

Hainbat tamaina eta pisutako txakurrak daude, chihuahua txiki-txikietatik hasita, San Bernardo handietaraino. Hainbat koloretakoa izan daiteken ilez estalita dute gorputza. 13-15 urte bitartean bizi izaten dira normalean.

Entzumena, usaimena eta ikusmena oso garatuta dauzkate. Horretaz gain, haien ikasteko gaitasunagatik ematen zaie garrantzia txakurrei.

Animalia hauek haragijaleak dira. Txakurren dietan kontutan hartu beharrekoak hauek dira: ezin dute ez txokolate, ez gozoki eta ez hezurrik jan. Janari horiek janez gero, arazoak gertatzen zaizkie txakurrei.