Txantiloi:Azala/Zer da Vikidia?

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Vikidia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina, euskara garbi eta errazean, eta umeen eskola-beharretara bereziki moldatua.
Are gehiago, gure asmoa da adin horretako euskal umeek berek ere parte hartzea Vikidia egiten, haiek izatea interesatzen zaizkien artikuluak idazten dutenak, beharbada euren irakasleen laguntzarekin, eskolarako baliagarriak izan daitezkeen gaietan euren ekarpena eginez.
Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.