Tximista

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Tximistak

Tximista ekaitzetan bat-batean sortzen den lerro distiratsu eta adarkatua da. Hodeietatik lurreraino iristen da. Oso gutxi irauten du; azkar-azkar gertatzen da.
Tximista elektrizitatearen deskarga batek eragiten du. Deskarga hori bi hodeiren artean gertatzen da, edota hodei baten eta lurraren artean.
Tximista bakoitzak 1.500 metro neurtzen du, gutxi gorabehera.

ADI! Tximistak arriskutsuak dira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximistek heriotza eragin dezakete.
Beraz, mendian edo zelai batean zaudetela, ekaitza sortzen bada, ez hurbildu zuhaitzen ondora, zuhaitzek tximistak erakartzen baitituzte.
Txalupa batean bazaudete, berriz, uretara salto egin, eta txaluparen ondoan geratu, ekaitza amaitu arte.
Autoak leku segurua dira tximistetatik babesteko.