Txina

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Txinaren kokalekua munduan
Txinako bandera

Txina (edo Txinako Herri Errepublika) Asian dagoen herrialde bat da. Pekin da bertako hiriburua. Txinako hiririk handiena Shanghai da.
Munduan biztanle gehien dituen herrialdea da: 1.300 milioi pertsona baino gehiago bizi dira bertan.
Hedadurari dagokionez, munduko hirugarren herrialderik handiena da (9.596.960 km² ditu).
Txinera da bertako hizkuntza nagusia.
Geografiaren arloan, Himalaia mendikatea nabarmentzen da (bertan da Everest mendia, munduko altuena, 8.848 m-koa). Txinako ibai nagusiak Yangzi (Ibai Urdina) eta Huang He (Ibai Horia) dira.
Nabarmentzekoa da, bestalde, Txinako Harresi Handia. Munduan den eraikuntzarik luzeena da, 21.000 km baino gehiagokoa.