Txondor

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Txondorra ikatza lortzeko egiten zuten egur-meta da. Izan ere, garai batean, ikatza oso baliabide garrantzitsua zen, sua egiteko.
Ikazkinek egiten zuten txondorra. Horretarako, egurra biltzen zuten basoan (pagoaren, haritzaren edo gaztainondoaren egurra, adibidez), eta, gainean adaxkak, garoa eta lurra jarrita, barruan sua pizten zuten, egurra ikatz bihurtzeko. Suak hogei egun inguru ematen zituen piztuta.
Gaur egun, noizbehinka egiten dute txondorrik Euskal Herriko hainbat lekutan, lehenagoko lanbidea nolakoa zen erakusteko.