Vikidiatik

Udako solstizioa

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Udako solstizioaren eskema.

Udako solstizioa ekainaren 21aren inguruan gertatzen da normalean. Ipar hemisferioan udaren hasiera adierazten du, eta Hego hemisferioan neguarena.

Udako solstizioaren egunean, Ipar Hemisferioan, egunik luzeena izango da; Hego Hemisferioan, aldiz, egunik laburrena.

Hego poloan, ez da inoiz Eguzkia ateratzen; beti zeruertzaren azpitik mantentzen da.

Ekuatorean, Eguzkia soilik 12 orduz ikusi dezakegu zeruan.

Zirkulu polar artikoan, Eguzkiak soilik Ipar zeruertza ukitzen du. Beraz, 24 orduz, Eguzkia zeruertzaren gainetik mantenduko da. Beste aldetik, zirkulu polar antartikoan, 24 orduz, Eguzkia zeruertzaren azpitik mantenduko da. Fenomeno hau gertatzen den egun bakarra da.