Urtarril

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Urtarrila urteko lehenengo hilabetea da. Hogeita hamaika (31) egun dauzka.
Ipar hemisferioan, negua izaten da urtarrilean; hego hemisferioan, berriz, uda.


  • Urtarril hitza "urte", "berri" eta "hil" hitzen batuketatik dator; beraz, urte berriaren hilabetea esan nahi du.
  • Ilbeltz, urtats-hil eta izotzil ere esaten zaio beste euskalki batzuetan.
  • Ilbeltz hitzarekin, bada esamolde bat: "Ilbeltz, iltxuri"; urtarrilean elurra egiten duela esan nahi du.