Usaimen

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Usaimena.

Usaimena gizakien bost zentzumenetako bat da. Usainak hautemateaz arduratzen da.
Usaintzeko erabiltzen dugun organoa sudurra da.

Sudurrak hiru zati nagusi ditu:

  • Sudur-zuloak: zulo horietatik sartzen dira usainak.
  • Pituitariak: bi pituitaria daude, gorria eta horia. Aurrena pituitaria gorrira joaten da usaina, eta gero horira. Pitutaria horien bidez, usaina usaimen-nerbiora igarotzen da.
  • Usaimen-nerbioa: nerbio horren bidez, usaina garunera iristen da.