Uztail

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Garia eta galburuak.

Uztaila urteko zazpigarren hilabetea da. Hogeita hamaika (31) egun dauzka.
Ipar hemisferioan, uda izaten da uztailean; hego hemisferioan, berriz, negua.

Uztaileko egun seinalatu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 7a: San Fermin eguna.
Uztailaren 14a: Frantzian jaieguna, Bastilla hartu zuten eguna gogoratuz.
Uztailaren 31: Loiolako San Ignazioren eguna.


  • Uztail hitza "uzta" eta "hil" hitzen batuketatik dator; izan ere, uztak biltzen diren hila izaten baita.
  • Garila eta garagarrila ere esaten zaio beste euskalki batzuetan. Garia edo garagarra biltzen diren hila esan nahi dute.