Vikidiatik

Varsovia

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Varsoviako Gaztelu plaza.

Varsovia Europako hiri bat da, Poloniako hiriburu eta hiri nagusia. Poloniako erdialdean dago, Vistula ibaiaren ertzean, Itsaso Baltikotik 360 kilometrora eta Karpatoetatik 300 kilometrora. 2017ko abenduan 1,7 milioi biztanle zituen. Varsovia Europar Batasuneko 9. hiririk jendetsuena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi lehen biztanleak IX. eta X. mende hasi zirela bizitzen leku honetan, baina hiriari buruzko lehen berri idatzia XIV. mendekoa da; horregatik, Poloniako hiririk zaharrena dela ere esaten da. Hasiera hartan, merkataritzak eta arrantzak garrantzi handia izan zuten hirian. 1596. urtean bihurtu zen Poloniako erreinuko hiriburu.

XVII. mendearen erdialdean (1655-1658), poloniar eta suediarren arteko gerra egon zen; Varsovia suntsituta geratu zen eta berriro eraiki behar izan zuten. Ondoren, hiriak garapen kultural eta artistiko handia izan zuen. XVIII. mendean, 1795ean, hiria Prusiako erreinuaren barruan geratu zen, eta XIX. mende hasieran Errusiako inperioaren mendeko monarkia baten esku.

XX. mendean, Lehen Mundu Gerran, Alemaniak hiria okupatu zuen, 1915-1918 bitartean. Urte hartatik 1939ra arte, Polonia errepublika independente bat izan zen eta Varsovia haren hiriburua. Baina 1939an Alemania naziak Polonia inbaditu eta Bigarren Mundu Gerra hasi zen. Alemanek ia osorik suntsitu zuten hiria eta 200.000 lagunetik gora hil ziren. Gerra ondoren, hiria berreraiki egin zen eta lehen bezala utzi zuten. Horregatik dago UNESCOren Gizateriaren Ondasunen artean.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Varsoviako Antzoki Handia: Europako antzoki handienetako bat da.
  • Hiru Gurutzeen Plaza: hiriko plaza garrantzitsu bat.
  • San Alexandroren eliza: Alexandro I.a Errusiako enperadorearen omenezko eliza.