Vesuvio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Vesuvio sumendia Ponpeiatik ikusita.

Vesuvio Italiako sumendi bat da, Napoliko golkoaren ekialdean, Napoli hiritik 9 kilometro ingurura dagoena. Campania izeneko eskualdean dago, eta 1.281 m-ko garaiera du.

Azken 100 urteotan Europa kontinentalean (uharteak kenduta) aktibo egon den sumendi bakarra da. Azken erupzioa 1944an izan zen. Dena den, ezaguna da, batez ere, 79. urtean izandako erupzioagatik: orduko Ponpeia eta Herculanum hiri erromatarrak suntsitu zituen, eta gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpuak eta eraikin hondakinak aski ondo kontserbaturik gelditu zirelako.