Walt Disney

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Walt Disney, 1937an.

Walt Disney (1901, Chicago, AEB - 1966, Los Angeles, AEB) Disney marrazki bizidun ospetsuak sortu zituen estatubatuar zinegile bat izan zen. 1923an, anaiarekin batera, Walt Disney Productions izeneko enpresa eratu zuen, gaur egun munduko ikuskizun-konpainiarik handienetakoa dena.

Seguru aski, Mickey Mouse da bere marrazki-pertsonaiarik ezagunena. Sari asko irabazi zuen bere lanengatik; adibidez, 59 aldiz nominatu zuten Oscar sarietarako eta 26 aldiz irabazi zuen. Gainera, 7 Emmy sari ere jaso zituen.

Biriketako minbiziagatik hil zen.

Walt Disneyk irabazitako Oscar sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Walt Disneyk 26 Oscar sari jaso zituen guztira. Gainera, beste sari asko ere jaso zituen irudi errealeko film laburrengatik, dokumental labur eta luzeengatik. Aldiz, inoiz ez zuen film luze onenaren saririk irabazi, nahiz eta Mary Poppins izeneko filma nominatua izan 1965ean. Izan ere, 2001. urtera arte ez zen sortu animazioko film luze onenaren saria. Beraz, sarituak izan ziren Disneyren film luze klasikoen artean Edurne Zuri (1939) eta Fantasia (1942) bakarrik daude, baina ez film luze onenagatik, ohorezko Oscar sariagatik baizik.

Film labur onenaren Oscarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1932 - Flowers and Trees (Loreak eta zuhaitzak, 1932)
  • 1934 - Hiru txerritxoak (1933)
  • 1935 - Erbia eta dortoka (1934)
  • 1936 - Three Orphan Kittens (Hiru katu umezurtz, 1935)
  • 1937 - The Country Cousin (Landako lehengusua, 1936)
  • 1938 - The Old Mill (Errota zaharra, 1937)
  • 1939 - Ferdinand the Bull (Ferdinando zezena, 1938)
  • 1940 - Ugly Duckling (Ahate itsusia, 1939)
  • 1942 - Lend a Paw (1941)
  • 1943 - Der Fuehrer's Face (1942)
  • 1954 - Toot Whistle Plunk and Boom (1953)
  • 1969 - Winnie the Pooh and the Blustery Day (1968).

Irudi errealeko film laburraren Oscarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1949 - Seal Island (1948)
  • 1951 - Beaver Valley (1950)
  • 1952 - Nature's Half Acre (1951)
  • 1953 - Water Birds (1952)
  • 1954 - Bear Country (1953)
  • 1959 - Grand Canyon (1958)

Dokumental labur onenaren Oscarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1954 - The Alaskan Eskimo (1953)
  • 1956 - Men Against the Arctic (1955)

Dokumental luze onenaren Oscarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1954 - The Living Desert (1953)
  • 1955 - The Vanishing Prairie (1954)

Ohorezko Oscarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1932 - Mickey sagua sortzeagatik.
  • 1939 - Edurne Zuri eta Zazpi Ipotxengatik.
  • 1942 - Fantasia filmarengatik.