Xalbador

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Xalbador bertsolaria Saran ospatu zen ekitaldi batean, Mattin eta Joxe Joakin Mitxelena bertsolarien ondoan.

Fernando Aire Etxart, ezizenez Xalbador (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a - 1976ko azaroaren 7a) bertsolari ospetsu bat izan zen. Artzaina ere bazen.
Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) bertso-bildumak eman zituen argitara.
1977an, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

Bere garaiko bertsolari-txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu zuen. 1946tik 1960ra bitartean, Hego Euskal Herriko bertso-saioetako asko irabazi zituen.

Bere jaioterrian bertan (Urepele) haren aldeko omenaldia ospatzen ari ziren egunean hil zen, bihotzekoak jota, 1976ko azaroaren 7an.

Urepeleko artzaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xalbadorren omenez, Xabier Lete kantariak abesti eder bat sortu zuen, Urepeleko artzaina izenekoa. Ospetsua da Erramun Martikorenak kanta horrekin egindako bertsioa ere.

Hauxe dio abestiak, besteak beste:

«Nun hago, zer larretan,
Urepeleko artzaina,
mendi-hegaletan gora,
oroitzapen den gerora,
ihesetan joan hintzana?»