Zatiketa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
12 sagar banatu nahi ditugu 4 plateretan: plater bakoitzean 3 sagar ipiniko ditugu.

Zatiketa eragiketa matematiko bat da, halako zenbaki edo kopuru bat zenbat zati berdinetan bana daitekeen jakinarazten duena.

Adibidez: 12 sagar banatu nahi ditugu 4 plateretan, eta guztietan sagar kopuru berbera jarri behar dugu. Horretarako, plater bakoitzean 3 sagar ipiniko ditugu.

Adibideko eragineta honetan, honako osagaiak topatzen ditugu :

  • Zatikizuna zatitu nahi den kopuru edo zenbakia da: 12 sagar.
  • Zatitzailea zatikizuna zenbaten artean banatu nahi den adierazten duen zenbakia da: 4 plater.
  • Zatidura zatiketaren emaitza da: 3 sagar.


Zatiketa egitean, honela jartzen dira zenbakiak:


Adibideko zenbakiekin jarriz gero, honela da:


Beste modu batez ere adieraz daiteke zatiketa berbera:

Honela irakurtzen da: "12 zati 4 berdin 3"


Hondarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 sagar banatu nahi ditugu 3 plateretan: plater bakoitzean 3 sagar ipiniko ditugu, eta sagar bat geratuko zaigu banatu gabe (hondar bezala).

Batzuetan, zatiketaren emaitza ez da zenbaki oso bat, eta orduan hondar bat sortzen da.

Lehengo adibidearekin jarraituz, 10 sagar banatu nahi baditugu 3 plateretan, plater bakoitzean 3 sagar oso ipiniko ditugu, eta sagar bat geratuko zaigu banatu gabe (ez badugu puskatu nahi)..

Kasu honetan honela adieraz daiteke emaitza:



Edo honela: