Zelula prokarioto

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Irudi honetan, bakterio baten egitura ikus daiteke. Bakterioa zelula prokariotoa da.

Zelula prokariotoak nukleorik gabeko zelulak dira.
Mintza daukate, eta zitoplasma ere bai, baina nukleorik ez.
Beraz, haien material genetikoa zitoplasman egoten da, nukleoide izeneko eremu batean bilduta.
Zelula prokariotoak primitibotzat hartzen dira, eta haiez osatutako ia organismo guztiak zelulabakarrak dira.

Zelula prokariotoen kontrakoak zelula eukariotoak dira, horiek nukleoa baitute.

Zelula prokarioto ezagunenetako bat bakterioa da.