Zenbaki ordinalak

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Zenbaki ordinalak multzo baten barruko osagaien ordena edo hurrenkera adierazteko erabiltzen direnak dira. Euskaraz, zenbakia adierazten duen hitzari -garren atzizkia erantsiz osatzen dira, 1 zenbakiarekin izan ezik (honekin, "lehenengo" esaten baita); idatziz, ordea, euskal literaturan erabilera eta ohitura desberdinak izan direnez, batasuna egiteko Euskaltzaindiak beti puntu bat jartzea gomendatzen du ordinala adierazteko. Alegia, garren esaten den tokian puntua jarri behar da sistematikoki, inolako bereizketarik egin gabe erromatar zenbakien eta beste sistemetako zenbakien artean. Horrenbestez, zenbakien ondoren puntua erabiltzen da eta "garren" atzizkia zenbakiak letraz idazten direnerako bakarrik uzten da.

Zenbaki ordinalen idazkera eta ahoskera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.a = Lehenengoa

2.a = Bigarrena

3.a = Hirugarrena

4.a = Laugarrena

5.a = Bosgarrena (kasu honetan, "t" kontsonantea kendu egiten da.)

6.a = Seigarrena

7.a = Zazpigarrena

8.a = Zortzigarrena

9.a = Bederatzigarrena

10.a = Hamargarrena

11.a = Hamaikagarrena

12.a = Hamabigarrena

13.a = Hamahirugarrena

14.a = Hamalaugarrena

15.a = Hamabosgarrena (hemen ere "t" kontsonantea kentzen da.)

16.a = Hamaseigarrena

17.a = Hamazazpigarrena

18.a = Hemezortzigarrena

19.a = Hemeretzigarrena

20.a = Hogeigarrena

21.a = Hogeita batgarrena (ez da "hogeitalehenengoa" esaten)

30.a = Hogeita hamargarrena

40.a = Berrogeigarrena

50.a = Berrogeita hamargarrena

60.a = Hirurogeigarrena

70.a = Hirurogeita hamargarrena

80.a = Laurogeigarrena

90.a = Laurogeita hamargarrena

100.a = Ehungarrena

200.a = Berrehungarrena

1.000.a = Milagarrena


Zenbaki erromatar ordinalen idazkera eta ahoskera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

I.a = Lehenengoa

II.a = Bigarrena

III.a = Hirugarrena

IV.a = Laugarrena

V.a = Bosgarrena

VI.a = Seigarrena

VII.a = Zazpigarrena

VIII.a = Zortzigarrena

IX.a = Bederatzigarrena

X.a = Hamargarrena

XI.a = Hamaikagarrena

XII.a = Hamabigarrena

XIII.a = Hamahirugarrena

XIV.a = Hamalaugarrena

XV.a = Hamabosgarrena

XVI.a = Hamaseigarrena

XVII.a = Hamazazpigarrena

XVIII.a = Hemezortzigarrena

XIX.a = Hemeretzigarrena

XX.a = Hogeigarrena

XXI.a = Hogeita batgarrena (ez da "hogeitalehenengoa" esaten)

XXX.a = Hogeita hamargarrena

XL.a = Berrogeigarrena

L.a = Berrogeita hamargarrena