Zientzialari

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Albert Einstein, XX. mendeko zientzialaririk ospetsuenetako bat.

Zientzialaria metodo zientifikoen bitartez jakintza berriak lortzeko lan egiten duen pertsona da. Zientzialariek, oro har, natura ezagutzeko ikerketa-lanak egiten dituzte.

Askotan, zientzialariak laborategietan lan egiten duten pertsonak direla uste izaten da, baina gauzak ez dira beti horrela izaten; antropologoak, biologoak, fisikariak, paleontologoak, arkeologoak, soziologoak eta beste zientzialari asko ez dira laborategietan aritzen beren ikerketak egiteko.