Zoologia

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Zuhaitz filogenikoa: animalia desberdinak irudikatzen dituena.

Zoologia animaliak aztertzeaz arduratzen den diziplina biologikoa da. Zoologiak eremu desberdinak aztertzen ditu, hala nola espezieen biologia, fisiologia, morfologia, portaera, banaketa eta ekologia.

Gizakia antzinatean hasi zen animaliekiko eta horien forma-aniztasun izugarriarekiko interesa izaten. Grezian, K.a. IV. mendean, Aristotelesek espezie asko deskribatu zituen, eta horien sailkapen bat ere egin zuen. Atera zituen ondorio asko, ordea, ez ziren oso zientifikoak, esperimentazioetan oinarritzen ez zirelako. Pizkundean bihurtu ziren zoologoak benetako zientzialari, eta XVIII. mendean hasi ziren animalien eta landareen sailkapen sistematikoa egitean.

Taxonomia da animalia-espezie guztiak eta horien banaketa esploratzen eta sailkatzen dituen zientzia. Eta taxonomia horretako langile zoologikoak honela banatzen dira: 1. Museologoak, bilduma zoologikoen kontserbatzaileak eta deskribatzaileak. 2. Esploratzaileak eta naturalista modernoak eta zoogeografiari buruzko idazleak. 3. Fosil-biltzaileak eta paleontologoak.