Antibiotiko

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Antibiotiko baten pilulak

Antibiotikoak bakterio gaiztoak edo patogenoak hiltzeko erabiltzen diren botikak dira. Antibiotikoak bakterioak hiltzen dituzte, baina ez birusak. Horregatik, birusek sortzen dituzten gaixotasun infekziosoak (gripea, katarroa...) sendatzeko ez dira antibiotikoak erabili behar.

Lehenengo antibiotikoa Alexander Fleming zientzialari eskoziarrak aurkitu zuen 1928an: penizilina izan zen.

Antibiotiko denak oso hautakorrak dira; horrek esan nahi du botika horiek bakterioak hil egiten dituztela, baina gure gorputzeko zelulak kaltetu gabe.

Gaur egungo medikuntzak duen arazo handienetariko bat da bakterio batzuk erresistenteak bihurtu direla, eta antibiotikoek ez dituztela hiltzen. Erresistentzia handiko bakterioek arazo potoloak sortzen dituzte ospitaleetan, medikuek ezin dituztelako bakterio horien aurkako antibiotikoak erabili. Gero eta bakterio erresistente gehiago dago; horregatik, orain dela 50 urte erraz sendatzen ziren gaixotasun infekzioso batzuk gaur egun ez dira hain erraz sendatzen.