Lorezil edo estaminea loreen atal ar edo maskulinoa da; bi zati nagusi ditu: zurtoin luze bat, filamentu edo harizpi izenekoa, eta antera (polen edo lore-hautsa duen poltsa). Lorearen pistilo eta petaloen artean egoten dira.