Vikidia:Nabarmendutako artikulua/2020/06

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Roald Dahl idazlea 1982. urtean.

Roald Dahl idazle britaniar bat izan zen, haurrentzako eta helduentzako ipuin eta nobelak idatzi zituena. Munduko haur-literatura idazlerik ezagunenetarikoa da. Haren istorioak abentura dibertigarriz beterik daude, haurrei liburuak maitatzen ikasteko. Haren liburu asko munduan ezagunak dira, eta haren istorio batzuetan oinarritutako pelikula oso ospetsuak egin dira; besteak beste, The Gremlins, Charlie eta txokolate-lantegia, edo Matilda. Haren obrak hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira, euskara barne.

Bizitza eta obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesen jaio zen (Erresuma Batua) 1916 urtean. Gurasoak jatorriz Norvegia ziren. Haurtzaro oso latza izan zuen, denbora laburrean arreba eta aita galdu baitzituen, hiru urte baino ez zituenean.