Aire

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Airearen konposizioko gasen proportzioa

Airea gure planeta inguratzen duen gas nahasketa berezia da; atmosfera osatzen du. Ikusezina da eta ez du usainik. Honez gain, izaki bizidunok airea behar izaten dugu arnasteko eta, beraz, bizirik egon ahal izateko. Zehazkiago, airean dagoen oxigenoa behar izaten dugu.

Osaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Airea osatzen duten gasak hauek dira:

Airean, beraz, oxigenoa laurdena baino gutxiago da; gehiena nitrogenoa izeneko gasa da. Airea portzentaje txikiagoan osatzen duten beste gasen artean, karbono-dioxidoa garrantzitsua da. Landareek behar izaten dute hazteko: urarekin batera xurgatzen dute eta, gero, glukosa bihurtzen dute. Gero, sobratzen zaien oxigenoa kanpora itzultzen dute.

Bestalde, ur-lurruna ere badago airean. Ur-lurruna gorantz igotzen da, atmosferako leku hotzagoetara. Han, aireko hezetasuna handia denean, ur-lurruna kondentsatu eta prezipitazio modura erortzen da lurrera; hortik sortzen da euria, elurra, txingor edo kazkabarra, bai eta behe-lainoa ere. Baina atmosferan dagoen ur-lurruna oso gutxi da, %0,5 baino gutxiago.

Azkenik, airean hautsa ere topa daiteke. Zati handi batean, gizakiak berak sortutako hautsa izaten da: tximinietako kea edo autoek botatzen duten kea. Ke horrek airea kutsatzen du; hiri askotan jasaten da airearen kutsadura.