Iraitz-aparatu
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
Iraitz-aparatua odolean dauden hondakinak jaso eta kanporatzeaz arduratzen diren organoen multzoa da. Giltzurrunak, ureterrak, gernu-maskuria eta uretra dira iraitz-aparatuko organoak.
Giltzurrunek iristen zaien odola iragazi edo garbitu egiten dute; lehen aldi batean, globulu zuriak, gorriak eta proteinak bakarrik uzten dituzte odolean, eta, bigarren aldi batean, bitaminak, glukosa eta gatz mineralak itzultzen dizkiote eta hondakinak gernu-maskuriratz bidaltzen dituzte.
Odola giltzurrunetatik pasatu eta gero, ureterren bitartez, hondakinak (ura eta urea, bereziki) gernu-maskurira joaten dira. Maskuria beteta dagoenean, uretra deitzen den hoditik kanporatzen da txiza edo gernua.