Satelite

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Fitxategi:WebImg Image.jpg
Satelite artifizial bat.

Satelitea objektu baten inguruan grabitatzen ari den beste objektua da. Sateliteak naturalak eta artifizialak izan daitezke:

  • Satelite naturala: Normalean, planeta baten inguruan biratzen den astroa da. Adibidez, Ilargia Lurraren satelitea da. Lurra bera ere Eguzkiaren satelite bat da.
  • Satelite artifiziala: Gizakiak espaziora jaurtitako objektua da, Lurraren orbitan dabilena. Satelite artifizialek gauza asko egiten dituzte: argazkiak atera, telebista-seinaleak transmititu; eta erabilera asko dituzte: komunikazioetarako, ikerketa zientifikoetarako, Lurraren eta klimaren behaketarako, GPSetarako, etab.