Zilbor-heste

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Jaioberri baten zilbor-hestea.

Zilbor-hestea ugaztunen haurdunaldian plazenta eta enbrioi edo umekia lotzen dituen hestea da, lokarri-itxurakoa.
Zilbor-hesteak, barruan, arteriak eta zainak dauzka, umekiari, odolaren bitartez, elikagaiak eta oxigenoa eramateko.
Jaiotzean, moztu egiten dute zilbor-hestea.
Gizakien zilbor-hestea 56 zentimetro luze izaten da, gutxi gorabehera. Bere diametroa, berriz, 1-2 zentimetro ingurukoa izaten da.